"Marko egonkorra eta berdintasunezkoa" behar dela azpimarratu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak HIESAren gaia jorratzeko, eta "hitzarmen politiko zabala" galdegin dute.
PSNk aurkeztu du bigarren testua. Bertan, HIESA, hepatitisa eta sexu bidezko gaixotasunen inguruko "marko egonkorra" aipatu du, aldaketaren indarrek egin bezala. Ezberdintasuna: Espainiako Gobernuari gaixotasunaren inguruko "nazio estrategia" diseinatzeko eskatu dio.