Hiru urtean itzuliko zaie langile publikoei zor zaien ordainsaria

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 2a, 08:48
Nafarroako Parlamentuko batzordean izan zeneko irudia. Arg:caosenlared.com

Aurten osorik itzultzeak defizita are gehiago handitzea eraginen luke eta Espainiako Gobernuak Nafarroako kontuetan esku har dezakeela ohartarazi du Funtzio Publikoko kontseilariak.

Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bileran bildu zen atzo Mari Jose Beaumont Funtzio Publikoko kontseilaria sindikatuekin. Bilera horretan proposatu zien langile publikoei 2012an ordaindu gabe geratu zitzaien diru saria hiru urtean itzultzea: urte bakoitzeko sariaren %25na jasoko lukete langile publikoek. Bere eragina ahalik eta gehien leuntzeko, urtean hiru ordainketa egiteko aukera eman du. Langile publikoei "elkartasunezko esfortzua" egitea galdegin die. "Ezin egin daitekeena da estatuko administrazioaren esku hartzea eragin, langileekin ongi geratu nahi izan dugulako". Beaumontek argi utzi du defizitaren helburua bete behar dela.

Aurten itzultzekotan langile publikoei zor zaien aparteko ordainsaria Nafarroaren defizita are handiagoa izanen litzatekeela jakinarazi du Beaumontek eta horrek eragin lezakeela Espainiako Gobernuaren esku hartzea Nafarroako autogobernuan. Hori ekidin nahian, hiru zatitan itzuliko zaie zor zaiena.

2016an:

  • Urtarrilean: 2012an atzeratutako sariaren %25 eta ekainekoa aurreratuaren %75.
  • Ekainan: ekaineko sariaren %25 eta abenduko aurreratua %50.
  • Abenduan: abenduko sariaren %50

2017an:

  • Urtarrilean: 2012ko atzeratuaren %25
  • Uztailan: aparteko sariaren %100
  • Abenduan: aparteko sariaren %100

2018an:

  • Urtarrilean: 2012ko sari atzeratuaren %25
  • Uztailan: aparteko sariaren %100
  • Abenduan: aparteko sariaren %100

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!