Kazetarien solasaldian, Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandezekin Nafarroako gaurkotasun politikoaz aritu gara. Edu Lartzanguren kultur adituak Abel Azkona artistaren azken performancearen alde estetikoa aztertu du gurean. Abenduak 20, Espainiako hauteskunde orokorrak. Politikarien adierazpen bitxienak bildu dizkigu Ainhoa Aranok. Jasone Osoro idazlearen eskutik jaso dugu gaurko mikroipuina. Parisen egiten ari diren klima aldaketaren goi bileraz mintzatu gara Gorka Bereziartua analistarekin. Zorokiain herria Iruñetik gertu dago. Izaga mendiaren azpian. Aspaldi ez da inor bizi. Utzita dago. Orain, herria altxatzeko eta zaharberritzeko proiektua egin dute zenbait lagunek. Iosu Viscarret Errekazar elkarteko kideak eta Ioar Cabodevilla arkitektoak eman dizkigute xehetasunak.