Bilketa Handiak marka guztiak hautsi ditu Nafarroan

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 1a, 09:55
Argazkia: Bilketa bateko irudiak, Berriozarren. / berriozar.info

Hirugarren bilketan, 505.000 kilogramo elikagai lortu dituzte 3.200 boluntariok, 74 herritan eta 275 dendatan; herrialdeak inoiz lortu duen kopuru handiena da.

Hego Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetako datuak ere plazaratu dituzte. Biztanle kopurua eta elikagai kopurua aintzat hartuz, Araba da biztanleko gehien eman duena: 300.000 kilogramo, osotara.

Bizkaiak, aldiz, 1.000.0000 kilogramo batzea lortu du, eta Gipuzkoak 600.000.

Elikagai bankuak dira Bilketa Handia antolatu dutenak; ostean, beharra dutenei banatuko dizkiete.

Europa mailan egindako elikagai bilketa izan da. Hala, Espainian 22 milioi kilo jaso dituzte denera, iaz baino %5 gehiago. 55 elikagai bankuk hartu dute parte bilketa handian, 10.100 saltokitan egin dute bilketa eta 122.750 boluntario izan dira lanean.

Etorkizunerako erronkak ere jarri dituzte: 100 kilo pertsonako eta urteko biltzea. Oraingoz, 86 kilo pertsonako eta urteko jasotzea lortu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!