Marka guztiak hautsi dituzte elikagai bilketan

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 1a

Elikagai bankuen arrakasta izan dute asteburuan; jaki asko jaso dituzte.

Elikagai bankuek asteburuan egindako bilketan inoiz baino jaki gehiago biltzea lortu dute: 505.000 kilo, Nafarroan.

Nafarroak 505.000 kilo elikagai jaso dituzte III. Bilketa Handian. 3.200 boluntario aritu dira jakiak jasotzen, 74 herrik hartu dute parte eta 275 saltokik.

Europa mailan egindako elikagai bilketa izan da. Hala, Espainian 22 milioi kilo jaso dituzte denera, iaz baino %5 gehiago. 55 elikagai bankuk hartu dute parte bilketa handian, 10.100 saltokitan egin dute bilketa eta 122.750 boluntario izan dira lanean.

Etorkizunerako erronkak ere jarri dituzte: 100 kilo pertsonako eta urteko biltzea. Oraingoz, 86 kilo pertsonako eta urteko jasotzea lortu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!