Helegitearekin segitzen du Espainiak Volkswageneko BEZagatik

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 30a, 08:29
Volkswagen auziarekin itzul inguruka. Arg: eitb.eus

Hitzarmena sinatu eta bost hilabetera errekurtsoak jarrita jarraitzen du Auzitegian. Nafarroako Gobernu berriak prozesua ixtea eskatu du abenduaren 20a baino lehen.

Volkswagenen BEZaren auziarekin bueltaka segitzen dute Nafarroako Gobernuak eta Espainiak.  Hitzarmena sinatu duela bost hilabete sinatu bazuten ere Auzitegi Gorenean segitzen du Estatuaren helegiteak. Nafarroari 1.513 milioi euro erreklamatzen dizkio, nahiz eta, adostasun batera iritsiak ziren gai horretan. Duela urtebete auzia etenda dagoen arren, Nafarroako Gobernuari kezka sortu zaio. Errekurtsoa erretiratzeko akta sinatu gabe dago egun, nahiz eta, ardura hartua zeukan Espainiak joan den uztailean sinatzeko.

Bi Gobernuek adostutako akordioko aktak jasotzen duena da, Administrazioak konpromisoa hartu duela prozesu judizialean atzera pausoa emateko. Hitzarmen hura ontzat eman du Gobernuak baina zalantzak agertu zaizkio hauteskundeen ostean ez ote diren jarriko hitzarmena errebisatzera. Garrantzitsu jo du Nafarroako Gobernuak hitzarmena Auzitegietatik erretiratzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!