Euskara dastatzeko aukera

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 27a, 12:16

Euskara merkataritzara programaren barruan, euskarazko esaldiak jarri dituzte aho-zapi eta mahai zapietan, jan-edana euskaraz eskatu ahal izateko beharrezko hitz guztiekin.

Abenduaren 3an jarriko dituzte bezeroen eskura euskarazko euskarriak.

Iruñerriko udalerrietako (Antsoain, Aranguren,Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Gares, Oltza Zendea, Uharte eta Zizur Nagusia) eta Garesko euskara zerbitzuek antolatu dute elkarrekin ekimena, eta Iruñeko Karrikiri elkartearen laguntza ere izan du.

Helburua: ostalaritzan euskara erabiltzen hasteko laguntza eskaintzea. Hala, eguneroko guneetan ohikoak diren elkarrizketak euskaraz egiteko urratsa emateko, hizkuntza ohituretan eragiteko eta euskarari presentzia gehiago emateko.

"Euskarazko hitz eta esaldiak gertu izateaz gain, seguru pertsona askok horiek
erabiltzeko proba eginen dutela. Eta, behin proba egin ondoren, ziur gaude bat baino gehiagok jarraitu ere eginen duela!", esan dute antolatzaileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!