Erraldoein konpartsako kide Mari Ganuzak egin du tamaina naturaleko Olentzeroren irudia. Urtero Belenisten Elkarteak jartzen duen jaiotzaren ondoan egonen da ikazkina.
24an, hamar minutuz-edo egonen da Olentzero udal delegazioarekin. Joseba Asiron alkatea izanen da bertan. 15.000 euroko diru-laguntza izanen du Olentzeroren Lagunak eragileak, ekitaldiak 30.000 euroko kostua badu ere. Orotara, 60.000 pertsona inguru joaten dira.