Nafarroaren egunean ez dute Espainiako ereserkia joko

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 26a, 12:14

Nafarroako ereserkia baino ez da entzunen ekitaldi ofizialetan; Nafarroako Urrezko Dominaren azken bi alditan soilik ipini dute Espainiakoa.

"Nafarroako ereserkia jarriko da, egun honen ospakizunei dagokien gisan, eta nafar gehienek nahi duten bezala", azaldu du Ana Ollo Exekutiboko eledunak.

PPNko Ana Beltranek galdetu dio Ollori himnoaren inguruan. Foru Gobernuko bozeramaileak "Europan horren gatazkatsua den une batean" ereserkiaren gaiari "horrenbesteko" garrantzia ematea leporatu dio PPNko kideari, bai eta "gai identitariokiko obsesioa" izatea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!