Alde zaharreko, Zabalguneko, Donibaneko, Iturramako, Mendillorriko, Arrotxapea, Ermitagaña eta Mendebaldeako eta Martin Azpilikuetako dendarien elkarteek bultzatu dute egitasmoa.
Amerikako Estatu Batuetako ohitura da Black Friday delakoa, baina badu oihartzuna ere handik kanpo, eta, azken urteotan, geroz eta ohikoagoa da bestelako tokietan ere egitea. Denetariko saltokiek hartuko dute parte; arropa, jakiak, lurrinak eta beste salduko dituzte.