Bi oinarrien arabera saritu dituzte proiektuak. Lehenik eta behin, arte eszenikoekin lotutako egitasmoak: horren baitan, Iruñeko Elkarte Korala, Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñeko Orfeoia eta Pablo Sarasate Fundazioaren lana aitortu dute, besteak beste.
Bigarrenik, zabalkunde kulturaleko proiektuak saritu dituzte: horren karietara, besteak beste, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteari, Nafarroako Dantzarien Biltzarrari eta Unibertsitate Publikoari eman diete laguntza.