Jose Maria Jimeno Jurio historialaria duela hamairu urte hil zen eta haren lana aitortzeko Urrezko Domina ematea erabaki du orain, Nafarroako Gobernuak. Artaxoako ikerlaria bertatik bertara, gertutik ezagutzeko aukera izan zuten bi adiskide bildu ditugu: Jose Mari Esparza editore tafallarra eta Emilio Majuelo irakasle eta historialari tuterarrra. Osasunaren atzoko partiduaren analisia Aritz Agirrek egin du. Mikroipuina Hasier Larretxeak aireratu du. Asteleheneroko dekalogoan aktulitatea hamar puntutan laburbildu digu Santi Leoné librepentsalariak.