Alde Zaharra autoentzat itxi eta lehen Zabalguneako zati handi bat oinezkoentzat egokitzeko asmoa du Iruñeko udalak. Gaiaz mintzatu gara EH Bilduko Aritz Romeo, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Eginorekin. Asteburuari begira zine estreinaldien aurrerapena eta Osasunaren partiduaren aurreko kronika egin dugu. Teenage Fanclub talde eskoziarraren musika ekarri digu saioaren azken zatian Balerdi Balerdi taldeko gitarrista Toño Murok.