PAIren inguruko erabakirik hartu aurretik gurasoekin eta eskoletako zuzendaritzekin bilduko da gobernua

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 20a

Barkos eta Mendoza egonen dira hilaren 26tik abenduaren 1era eginen dituzten bileretan.

Adostasuna erdietsi nahi dutelako eginen dituzte bilerak. Bikoitza da batzarren helburua: lehenik eta behin, "lasaitasuna" helarazi nahi diete PAI ereduan dabiltzatenei; bigarrenik, haien proposamenak entzun nahi dituzte.

Otsaila. Horixe bera da data esanguratsuena eztabaidari dagokienez, orduantxe egin behar dira-eta aurrematrikulak, eta, beraz, ordurako zehaztuta eduki beharko du foru gobernuak zer egiten duen. Koldo Martinez Gero Baiko parlamentuko eledunak adierazi du otsailean aurkeztuko dutela auziaren inguruko "behin betiko analisia eta erabakia".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!