Elkartearen 25. urteurrenean egoeraren analisia egin dute. Hala, 14.500 pertsona dementziaren bat izateko arriskua dutela jakinarazi dute. Era berean, gogorarazi dute gaitzak ez diola soilik eragiten baduen horri, baizik eta ingurukoei ere, izan ere. Datu hori aintzat hartuta, kalkulatu dute 58.200 lagunei eragiten diela alzheimerrak.
Eritasuna dutenen profilari so, 65 urtetik gorakoak dira %7 eta 85 urtetik gorakoak %50.
Gaitzak duen itzal luzea aintzat hartuz, Exekutiboari politika eraginkorrak galdegin dizkiote, bai eta gaixotasunaren "lehentasuna" aitor dezan ere.