Ogasunak aurten baino 135 milioi gehiago hartzea aurreikusi dute. Hala, horietatik 55,5 milioi osasun politiketarako bideratuko lituzkete; gizarte politiketarako 31 eta hezkuntzarako 27,8.
Iaz UPNk, PSNk eta PPk onartutako erreforma fiskalak galaraziko du are gehiago jasotzea foru gobernuak 2016an. Ondare altuak zeuzkatenei eragin zien hiru alderdiek adostutako erreformak, mesede eginda, eta, horren ondorioz, ez dira bestela jasoko liratekeen 72 milioi euro sartuko diru-kutxetan.