Saioa Zabalza, Paris 365 elkarteko koordinatzailea izan dugu lehenik. Mikel Zabalza duela 30 urte hil zuen Guardia Zibilak.Omenaldia eginen diote larunbatean, Garraldan. Idoia Zabalza, Mikelen arrebak eman dizkigu xehetsasunak. Parisko atentatuak eta horren ondorioak gaur ere hizpide, Ainhoa Arano kazetariaren eskutik. Maite Arraiza filosofoak sexua eta maitasuna izan ditu mintzagai. Urtzi Iraizoz musikariak eman dio gaurko saioari errematea.