Ana Ollok azaldu du "bakea, bizikidetza eta giza eskubideak sustatze bidean" Nafarroan dauden sinbolo frankisten zerrenda egiten ari direla.
Espazio publikoaren "demokratizazioa" da bilatzen dutena, era berean, azaldu duenez. "Berebiziko garrantzia" duela azpimarratu du, gobernua jada lanean ari dela jakinaraztearekin batera.