"Sakabanaketa erabaki politikoa izan zen, eta konponbideak ere politikoa izan behar du", hala mintzatu zen Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea, presoen auziari eutsiz.
Aznarez talde gehienek adierazitako babesaren adibide bat izan zen. Izan ere, EH Bilduk ere gogora ekarri zuen presoen eskubideen urraketa; hala, preso gaixoen senideei parlamentuan sartzea ukatu zaiela esan zuen Bakartxo Ruizek. Ildo berean, Geroa Baiko Isabel Aranburuk preso dauden pertsonak "sarri ahaztuenak" direla salatu zuen. Ezkerrako kide Jose Miguel Nuinek Gobernuak "egungo testuinguruari" erantzuten ez diola azpimarratu zuen, halaber.
UPNk eta PSNk, aldiz, dispertsioa neurriak babestu zituzten. PPN ez zen agerraldira agertu.
Joseba Azkarraga, Pepe Mouliaa eta Marilo Gorostiaga bertaratu ziren Sareren ordezkari gisa.