Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Adolfo Araiz, Podemos-Ahal Dugu alderdiko Eduardo Santos eta Ezkerrako, Ioseba Ezeolaza izan dira. Azken egunotan irudi latzak ikusi ditugu. Ander Perez kazetariak lau argazki azaldu dizkigu tertulia grafikoan. Henry Moore artista ingelesaren sei lan paratu dituzte Iruñeko Sarasate pasealekuan. Xabier Santamariarekin eskultura horiez mintzatu gara. Nafarroako Ikastolen sorreratik 50 urte joan dira. Liburu berezia plazaratu dute horren karietara: Ametsa, Egia. Fermin Erbiti, lan horren egilea gure artean izan da.