Genero indarkeriaren aurka, "politika eraginkorren" beharra nabarmendu dute

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 18a

Genero Indarkeriaren Aurkako Jardunaldiak hasi ziren atzo Parlamentuan. Arg: parlamento.es

Nafarroako Parlamentuko presidenteak ireki ditu Genero Indarkeriaren Aurkako I Jardunaldiak. "Politika eraginkorrak eta baliabideak behar dira", hala nabarmendu du.

Ainhoa Aznarezen hitzekin abiatu zen atzo Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako I Jardunaldia. "Babeserako baliabideak eta politika eraginkorrak jarri behar dira martxan", nabarmendu zuen Parlamentuko presidenteak. Hiru egunez ariko dira jardunaldi horietan eta genero indarkeria alorrean aditu diren kideak izanen dira hizlari. Ondorioak ere aterako dituzte, eta horiek Nafarroako Legea garatzeko baliatuko dituzte.

Mahai inguruan bildu ziren lehen hitzorduan. Izaskun Andueza izan zen moderatzailea eta genero indarkeriaren inguruan ikuspuntu ezberdinak landu zituzten.

Genero indarkeriaren dinamika

Miguel Lorente Acosta mediku forenseak hartuko du gaur hitza. 10:00etan ekinen diote jardunaldiari. 12:30ean indarkeria matxista sufritzeko arriskua duten emakumeei jartzen dizkieten segurtasun txakurrak izanen dira Parlamentuan.

Arratsaldean beste hizlari batzuk ere izanen dira: Mari Luz Sanz eta Nerea Arana Cermin-eko kideak, Paola Damonte NUPeko Gizarte Langilea eta NUPeko irakasle eta Comfineko kide Magdalena Hernandez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!