Eskaintza kulturala iragartzeko webgunea jarri du martxan udalak

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 17a

iruñakulturada.eus izenburupean irekitako atari digitalean, agenda eta ekitaldi bakoitzaren inguruko xehetasunak batu dituzte.

www.pamplonaescultura.es / www.iruñakulturada.eus

Albisteak, izen ematea eta sarreren erosketa kudeatu daitezke webgunetik bertatik.

Gainera, 2012tik indarrean zegoen agenda kulturala berritu dute. Informazio guztia gaztelaniaz eta euskaraz irakur daiteke. Ataletan banatu dute edukia: Civivox aretoen inguruko saila dago; erakusketen ingurukoa, lehiaketei buruzkoa eta albisteen sekzioa, besteak beste.

6.000 euroko inbertsioa egin dute sareko gunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!