39 urteko gizonezkoa hil da auto istripuz

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 17a

Allon atzo izandako istripua. Arg:eitb.eus

Allon izan zen ezbeharra atzo. Kamioi baten aurka egin zuen talka furgoneta batek. Furgonetako gidaria da hildakoa. Berarekin zihoan bidaiaria zauritu egin zen eta kamioi gidaria onik atera zen.

N-666 errepidean, Allo parean jazo zen ezbeharra atzo 09:00ak aldean. Istripuaren ondorioz, hil egin zen furgoneta gidatzen ari zen gizonezkoa, 39 urteko iruindarra. Kolpearen ondorioz, ibilgailuaren barruan geratu zen harrapatuta. Ondoko eserlekuan zihoan bidaiaria zauritu egin da baina onik atera dute ibilgailutik. Kamioi gidaria ere onik atera da.

Foruzaingoa istripua ikertzen ari da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!