Lan eskaintza publikoa eztabaidagai, akordio programatikoaren segimendu batzarrean

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 17a

Akordio programatikoaren sinatzaileak batzartu dira segimendua egiteko. Arg:geroabai.com

Geroa Baik, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra gainera aurrekontuez eta erreforma fiskalaz ere aritu dira bart.

Akordio programatikoa adostu zuten lau alderdietako kideak bildu dira akordio hori betetzen ari dela ziurtatu eta segimendua egiteko. Hezkuntzako lan eskaintza publikoari buruz aritu dira lehenbizi. Ez dute dena dela, aurrera pausorik eman eta gaiak berdin segitzen du. Alderdi bakoitzak bereari eutsi dio eta Izquierda-Ezkerrakoak daude Jose Luis Mendoza Hezkuntza Kontseilariak aurkeztutako eskaintzaren aurka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!