Iruñeko alkate Joseba Asiron elkarrizketatu dugu irratsaioaren hasieran. Osasunak eta Mallorkak atzo jokatu zuten partiduaren analisia egin digu Aritz Agirre kazetariak. Astea zazpì txiotan laburbildu digu Iker Tubia tuiterlariak. Parisen izan diren atentatuez mintzatu gara Santi Leone historialariarekin. Mikroipuina Hasier Larretxea poetak idatzi digu.