010 telefono zenbakira deitu beharko dute zerbitzuaren inguruko informazioa nahi dutenek, bai eta izena emateko asmoa dutenek ere.
Orotara, Oberenarako 175 abonu, UDC Rochapearako 125 abonu eta UDC Txantrea KKErako 75 banatuko dituzte. Familia abonua zein norbanakoentzat galdegin daiteke.
Oberenan, bazkideek ordaindutakoaren %50 ordaindu beharko dute abonua lortzen dutenek; Arrotxapean eta Txantrean, berriz, prezio publikoen bidez erabakiko da prezioa -2016ko ordenantza fiskalen 2. arauan zehaztu bezala-.