Egoitz Urritza Bakaikuko alkatea, bi zinegotzi eta hiru herritar joan beharko dira Auzitegi Nazionalera deklaratzera "terrorismoa goratzea" leporatuta. Santiago Pedraz epaileak deitu ditu bakaikuarrak heldu den ostiralean deklaratzera. Akusatuek ez dakite zehazki zergatik joan beharko diren Madrilera epailearen aurrera argigarriak ematera baina, herriko festetan presoen aldeko ekitaldiren batekin harremana izan dezakeelakoan daude.
Bakaikuko Udalak gertaera horien aurrean osoko bilkura berezia eginen du asteazkenean "zitazioaren aurka" egiteko. "Kriminalizatzen saiatzen ari dira prozesu politikoarekin zerikusia duen ezein ekimen", salatu dute.