Herrikoa guraso elkarteak "beti" izan ditu "zalantzak" PAI ingelesez ikasteko programarekiko. "Ez dakigu irakasle nahikorik baden ingelesez kalitatez irakasteko", azaldu dute Nafarroako Parlamentuko batzordean. Horrez gain, azken urteotan antzeman dute gero eta baldintza gutxiago eskatzen zaiela irakasleei halako programa bat irakasteko.
Dena dela, Herrikoak onartu du bere baitan dauden gurasoek zalantzak dituzten arren, federaziotik kanpo familia askori gustatzen zaiela PAI eta euren iritzia ere aintzat hartzekoa dela. Hain zuzen, ikasturte hasiera PAI horrekin zipriztindu izana kezkagarria iruditu zaio Herrikoari, noiz eta, LOMCEren aurka indarra bateratu beharko litzatekeenean.
PAIren aurka “oldarkor” aritu direla ere uste du Herrikoak. Hala, “gizartean alarma” sortu dela uste du hezkuntza komunitatean nahasmendua eragin duela.