115 ekarpen barnebiltzen dituzten hamabost idazki iritsi zaizkio Exekutiboari, gehienak "Gobernuak egindako dekretuaren aldekoak". Horiez gain, osasun arloko profesionalek beste 34 aldaketa proposatu dituzte.
Parte hartze "handia" dagoela ohartuta, astebete luzatu dute ekarpenak egiteko epea. Besteak beste, abortatzeko eskubideari, lesbianentzat eta bikoterik gabekoentzat ugalkortasun tratamenduei eta transexualitateen eskubideei buruz mintzo da egitasmoa.
Azaroaren 19aren ostean, berriz ere idatziko dute legea, eta, beste behin, parte hartze prozesua irekiko dute herritarrek haren iritzia eman dezaten.