Istorioaren laburpena, Hizkuntz-Behatokiaren eskutik:
Maixux egunero euskaraz bizitzeko hautua egin duen herritarra da, baina Alzheimer gaitza duela jakin eta AFAGI elkartera terapia bila joaten denean, saioak gaztelaniaz soilik direla ohartzen da. Arreta euskaraz jasotzeko eskubidea urratzen diotenean nahigabea, amorrua, inpotentzia sentitzen du, baina horren guztiaren aurrean errebelatu egiten da euskaraz bizi ahal izateko.