Parlamentarien solasladian, Geroa Baiko Maria Solana, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Podemos-Ahal Dugu alderdiko Laura Perez eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza izan dira. Azken egunotako lau argazki esanguratsu hautatu dizkigu Ander Perez kazetariak tertulia grafikoan. LAB sindikatuak Nafarroako enplegu zerbitzua aldatzeko proposamena egin du. Igor Arroiok xehetasunak. Madrilen sortu eta 25 urte zituela Iruñera etorria bizitzera, euskaraz ikasi eta orain irakasle ari da. Dani Sanzen esperientzia ezagutu dugu gaur. Bestetik, hiru idazleren perlatxoak gozatu ditugu. Angel Erro, Jon Alonso, Danele Sarriugarte.