Enpresarien elkartea, UGT eta CCOOi bideratutako hitzarmenak "legea saihestuz" egin zirela dio ELAk

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 11a, 08:22
ELA sindikatuak joan den astean protesta egin zuen Parlamentuaren aitzinean. Arg:@ELANafarroa

Auzi-bidea abian jarri du hitzarmen horien aurka ELA sindikatuak. Sei errekurtso erregistratu ditu beste hainbeste ebazpenen aurka.

Sei errekurtso erregistratu ditu ELA sindikatuak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez Nafarroako Enpresarien Elkartea, UGT eta Comisiones Obrerasekin adostutako hitzarmen zenbaitetan "legea saihestu" zutelako jarriko ditu errekurtso horiek.

Gorako errekurtso izenekoak aurkeztu ditu sindikatuak sei ebazpenen aurka. Horiek, administrazioak erresolbitu behar ditu lege foralaren bidez eta hitzarmenak ez baditu baliogabetzen auzitara joko du. Errekurtso horien argudio juridikoa lege-iruzurrean oinarritzen da eta eroskeria-praktikekin amaitzea du xede.

Hitzarmen horietan Enpresarien Elkartea, UGT zein CCOO sindikatuetako egiturak eta gastu arruntak finantzatzen zirela frogatu nahi du sindikatuak eta alde batera utzi zela benetako helburua, hau da, enplegurako prestakuntzarena. Halakorik berriz errepika ez dadin ari da lanean ELA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!