Laura Perez (Ahal Dugu): "Gu ez gaude lan eskaintzaren aurka; berrikusteko eskatu dugu"

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 10a

Azken urteetan hezkuntza publikoan eman diren murrizketek kezkatuta eskatu du Ahal Dugu-k, Laura Perez idazkari nagusiaren arabera, Nafarroako Hezkuntza departamenduak proposatu duen lan eskaintza publikoa "berrikustea". Ez daudela kontra zehaztu du, baina informazio gehiago eskatu du, "eskaintza egoki bat" egiteko. Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.

Perezen ustez irakasle plaza gehiago behar dira bai euskarazko bai gaztelaniazko hezkuntzan. Hala ere, ez daki zehazten zenbat postu behar diren. Horregatik eskatu diote informazioa Gobernuari.

Dena dela, aitortu du azken urteeetan hezkuntzan ez dela politika eraginkorrik abiarazi euskararen alde.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!