Iaz Nafarroak inbertitu zituen 100 milioi eurotatik 72 milioi AHTrentzako izan ziren

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 9a, 08:27
Abiadura Handiko Trenaren obretan protesta ugari izan dira. Arg: noaltavahtgelditu.blogspot.com

Ia lau eurotik hiru bideratu zituen Nafarroak Abiadura Handiko Trena finantzatzera.

Atzerapen handiarekin ari dira osatzen Abiadura Handiko Trena Nafarroan. 2010ean sinatu zuten akordioaren arabera Castejon-Cadreita-Alesbes tarterako 386,65 milioi euro aurreikusi zituzten eta oraingoz 72.47 milioi euroko azpiegitura da osatua dagoena. Hortaz, tarte horretarako aurreikusia zuten inbertsioaren %75 egin gabe dago. Hala ere, Nafarroak inbertsioetarako zituen 100 milioi euroetatik 72 Abiadura Handiko Trena finantzatzeko bideratu dituzte, hau da, ia lau eurotik hiru.

Nafarroako Kontu Orokorretako txostenaren datuak dira horiek eta Kontuen Ganberak publiko egin berri ditu. 2014. urteari dagozkion datuak kaleratu dira. Besteak beste, jaso duena da 169 milioi euroko aurrezkiarekin amaitu zela urtea. Zenbateko hori ez da nahikoa izan finantziazio zorra kitatzeko, zor hori 401 milioi eurotakoa delako: 296,53 milioi amortizazioari dagokionez eta 104,95 interesetarako.

Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuaren gastuak ere jaso ditu. Gobernuak beregain dituen Parlamentua, Kontuen Ganbera bera, Arartekoa, Nafarroako Kontseilua, sozietate eta fundazio publikoak hartu ditu kontuan. Horiek guztiek 3.803 milioi euroko gastua izan zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!