Hezkuntzan 425 plazako Lan Eskaintza Publikoa deitzea proposatu die Gobernuak sindikatuei

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 6a

2016an, 320 irakasle eta hamalau inspektore postu aterako lituzkete; eta, "gutxienez" Bigarren hezkuntzako 91, 2017an, beti ere mahai sektorialarekin adostasuna erdietsiz gero.

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak mahai sektorialari aurkeztu dio gaur Nafarroako Gobernuaren proposamena Lan Eskaintza Publikoa deitzeko. 425 dira oposizioen bitartez eskuratzeko leudeken plazak, beti ere, sindikatuek proposamena aintzat hartuz gero.

2016an, 320 irakasle postu deituko lirateke -228 euskaraz eta 92 gaztelaniaz- eta hamalau inspektore -zazpi gaztelaniaz eta zazpi gaztelaniaz-.

2017an, Bigarren Hezkuntzako 91 postu eskaintzea da, halaber, proposatutakoa.

Mendozaren asmoaren arabera, heldu den urteko ekainean edota uztailean izanen lirateke irakasle izateko oposaketak.

Inspektoreei deialdia, aldiz, azaroan izan daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!