Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, EH Bilduko Maider Beloki, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Egino izan dira Rodezno Kondearen Plazaren izen aldaketaz solasean. Oskorri taldearen agurra bihar Baluarten. Toño Muro musikariarekin talde bizkaitarraren ibilbidea eta abesti nagusienak ekarri ditugu gogora. Asteburuari begira, Osasunaren igandeko partiduaz eta zine estreinaldiez ere mintzatu gara.