Sei eta lau urteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskalak bost ikaslerentzat

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 6a, 11:49

"Wert Legearen" kontrako iazko martxoko ikasle greban "istiluak eta desordena" sortzea leporatu die; Ikasle Abertzaleak-ek mobilizazioak iragarri ditu.

23 atxiloketa izan ziren aurreko urteko protestan, atxilotutako asko, baina, adin gutxikoak ziren, eta, beraz, komunitate lanak egindako bete dute gehienek zigorra, bai eta isunak ordainduta ere -2.500 eurokoak batzuk-.

Hemezortzi urtetik gorakoak dira, aldiz, orain epaitu behar dituzten bostak. Ikasle Abertzaleak-ek ezbaian jarri du greba egunean poliziak izandako jarrera , eta "neurriz gaindikoa" dela esan. Halaber, egungo hezkuntza sistema "atzerakoia" dela gogora ekarri, eta euskara eta gizarte zientziak "baztertzen" dituela azpimarratu du.

Gehiago ere izan daitezke

Dei egin die sindikatuak gazteei, izan ere, jakin badaki protestetan beste atxilotu batzuk ere izan zirela, eta kontaktuan jartzeko galdegin die, defentsa batera kudeatze bidean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!