Ana Lujan izanen da Geroa Baiko zerrendaburua Senaturako

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 6a, 08:47
Anika Lujan.

Hautagaitza bateratuak Cambio-Aldaketa izena eramenen du. EH Bilduk Patxi Zamora eta Izquierda-Ezkerrak Iñaki Bernal hautagaiak aurkeztu dituzte.

Abenduaren 20an hautagaitza bateratua aurkeztuko dute Senaturako. Hautagaiak nortzuk izanen diren ere ezaguna da gaur gaurkoz: Geroa Baik atzo bertan iragarri zuen bere zerrendaburua Ana Lujan Anika izanen dela. Argia ikastolako (Tutera) zuzendaria izan da Lujan eta Historian lizentziatua da.

Gainerako alderdiek ere ezagutarazi dituzte euren hautagaiak. Eh Bilduk Patxi Zamora izanen du zerrendaburu. Kontuz! taldeko kidea da Zamora. Izquierda-Ezkerrak berriz, Iñaki Bernal proposatu du.

Ekitaldi bateratua gaur

Hautagaiak aurkeztuko dituzte Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal duguk eta Izquierda-Ezkerrak. Iruñeko San Agustin kaleko Antzerki Eskolan eginen dute ekitaldia 18:30ean izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!