Ana Ollo kontseilariarekin bildu dira Eusko Ikaskuntzako ordezkariak, eta egun martxan dauzkaten proiektuen berri eman diote. Eragileak iaz estatutu berriak onartu zituela jakinarazi diote, eta, halaber, 2018an biltzar bat eginen dutela.
Ollok konpromisoa azaldu du bi erakundeen arteko harremana "normalizatzeko" eta, aurrera begira, elkarlanean aritzeko.