Guardia Zibila Nafarroan nahi dute UPNk, PSNk eta PPk

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 5a, 10:51

Parlamentuan, Podemos abstenitu egin da Guardia Zibilaren "atzera-egitearen inguruan" egindako bozketan; bestalde, trafiko ardurak Foruzaingoak "era mailakatuan" bere gain hartzearen alde azaldu da gehiengoa.

Polizia eskumenei dagozkien esparruak jorratu ditu gaurko saioan parlamentuak.

Hala, Nafarroako Gobernuak trafiko eskumenen defentsan hasitako bide legala babestu dute talde gehienek; izan ere, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak trafikoaren kudeaketa Foruzaingoari ez dagokiola ebatzi du, eta helegitea aurkeztu du Exekutiboak.

Era berean, polizia forala "Nafarroako polizia integrala" izatea adostu dute.

Gatazkatsuagoa izan da, aldiz, Foruzaingoa zabaldu ahala Guardia Zibilak atzera egin behar duela zioen puntua. Landu duten laugarrena izan da, eta ez du biderik egin: UPNk, PSNk eta PPk kontrako botoa eman dute; Podemos, berriz, abstenitu egin da. Ez dute onartu, beraz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!