"Ez dago irregulartasunik UGT, CCOO eta enpresarien elkartearekin egindako hitzarmenetan"

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 4a, 14:02
Paz Ferndandez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-gerentea. Arg:navarra.es

Paz Fernandez Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariak esan du "legeak ahalbidetzen duen formula" erabili dela hitzarmen horiek helarazteko.

Nafarroako Enpresarien Elkartearekin, UGTrekin eta Comisiones Obreras sindikatuarekin egindako hitzarmenez aritu da lehenik eta behin  Nafarroako Parlamentuan Paz Fernandez Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaria.

Legeak ahalbidetzen duen formula erabili da hitzarmen horiek helarazteko. Proiektu teknikoak aurkeztu dituzte onuradunek. Hitzarmenaren babes ekonomikoa zertarako erabiliko luketen jasotzen duen txostena alegia. Hori aurkeztuta, teknikoki eta ekonomikoki aztertu egin zela eta, onarpena ematen zitzaiola baieztatu du.

Irregulartasun administratiborik ez dago 2015eko hitzarmen horietan Fernandezen ustez. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiten dituen hitzarmenak, interes orokorrera begira egiten direla adierazi du zuzendariak. Aztertu ditu 2015eko hitzarmenak eta zenbait datu ere helarazi ditu: UGTri programa integralak egiteko hitzarmena adostu zuten, CCOOekin  programas integraletarako eta enpleguaren egonkortasuna sustatzeko eta azkenik, Enpresarien Elkarteari deklaratu gabeko enpleguari aurre egiteko eta enpleguaren egonkortasunerako.  

Zer egin dute bi sindikatuok eta enpresarien elkarteak?

UGTk 105 pertsonari bideratutako programak. Iruñean eta Tuteran. Lana bilatzeko norbanako bakoitzari laguntza espezifikoa. 495.718,55 euro bideratu zizkioten horretarako eta %72 justifikatu du sindikatuak. Beste 250.000 euro saltokien negoziazio kolektikoa analizatzeko, enplegatuen baldintzak aztertzeko, hitzaldietarako eta aholkularitza emateko. Horrena, %56 deklaratua du.

Comisiones Obrerasek zertarako erabili duen? 240 laguni programa espezifikoak emateko. Tuteran, Iruñean, Mutiloan, Lizarran eta San Adrianen. Orientazioa eman diete lana bilatzeko eta praktikak eskaini zazikie. 500.000 euro izan dituzte horretarako eta %55 justifikatuak dituzte. Beste 250.000 euro enpresak bisitatzeko, enpleguaren gonkortasuna sustatzeko, hitzaldietarako eta beste.

Enpresarien elkarteari 64.000 euro bideratu zaizkio hitzarmenaren bidez. Enplegu plana egiteko, langileak aholkatzeko, gazteen enplegua handitzeko, kolaboraziorako enpresen artean eta beste. Oraingoz, ez du justifikaziorik egin.

Datu horiek emanda, Enplegu Zerbitzuko zuzendariak esan du, agerian geratzen dela hitzarmen horien bidez ez direla sindikatuen estrukturak finantzatu, baizik, enplegua hobetzeko programak gauzatzera bideratu dela.

Etorkizunerako erronkei begira

2016rako hiruhileko planak izanen ditu Enplegu zerbitzuak. Gardentasunean ariko da eta horretarako antolaketan aldaketak eginen dituzte. Langileak eta enpresak jarriko dituzte erdigunean, hobe atenditu eta baldintza hobetan lan egiteko.

Elkarlanaren beharra ere azpimarratu du Fernandezek. Gizarte eragileekin, ekonomikoekin eta sindikatuekin. Sindikatuen artean, gutxienez %10eko ordezkaritza dutenek izanen dute lekua. Ekonomia sozialekoak eta kooperatibek ere izanen dute aukera, boto ponderatuaren bitartez.

Batzorde iraunkorra desagerraraziko dutela ere nabarmendu du. Hitzarmen nominatiboak gutxitu eginen direla ere esan du. Hitzarmenak Nafarroako Gobernuaren onespena izanen dute, hitzarmen horren onuraduna ez dadin izan hitzarmenaren emale.

Estrategia berriak abian jarri eta egoera berriarkin bat etorriko den Enplegu Zerbitzua martxan jarriko duela esan du Paz Fernandezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!