2014ko apirilaren 20an atxilotu zuten alkoholaren efektu pean udalarena zen auto bat gidatzeagatik. Arrankatu bezain pronto, beste ibilgailu bat kolpatu zuen. Orduan, "psikikoki eta fisikoki" gidatzeko "ezintasuna" zuela ebatzi zuten poliziek.
"Hiruzpalau ardo"
"Hiruzpalau ardo" hartu zituela argudiatu zuen Polok epaiketan, alkoholemia azterketan 0,75 eman zuen arren. Egin zioten bigarren aldian, berriz, 0,64.
Epaile aurrean hitz egin duten udaltzainek, nolanahi ere, "oso mozkorra" zegoela baieztatu dute, "balantzaka" zebilela eta "alkohol usaina" zuela.