Osasuna Fundazioak 170.000 euro bueltatu behar dizkio udalari

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 4a

UPNren eta PPren babesarekin onartu zuten iaz diru-laguntza ematea; haatik, superabita dauka eragileak eta, legearen arabera, defizita izanez gero baino ezin du jaso.

Hamar egun dauzka orain fundazioak helegiteak aurkezteko. Kultura zinegotzi Maider Belokik azaldu du ez dela ezbaian jartzen emandako dirua behar bezala erabili izana, izan ere, jakin badaki udalbatzak kirol ekintza ez profesionalak bultzatzeko baliatu dutela.

Nolanahi ere, 200.000 euroko superabitarekin bukatu zuen taldeak iazko urtea; ondorioz, ez ditu laguntza jasotzeko baldintzak betetzen. Defizita zeukala probatu behar zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!