753 langabe gehiago izan da Nafarroan urrian

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 3a, 18:58

41.996 pertsona daude lanik gabe. Langabezia % 1,83 igo da azken hilabetean, hala ere 2014ko urriaren datuekin alderatuta 5.023 langabe gutxiago dago orain (% -10,68).

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiaztatu du "hilabete honetan langabeziak gora egin duen arren % 2 baino gutxiago, beheranzko joerari eusten zaiola, iazko hilabete berarekin alderatzen badugu". Gorakada arin hau gertatu bada ere, "garrantzitsua" da jaitsiera hori mantendu izana "tradizioz enplegurako txarra izaten den hilabetean", erantsitako grafikoetan ikus daitekeen moduan. Izan ere, NEZak adierazi duenez, baldintza absolutuetan "azken urteotako datu txarren artean onena izan da, eta aurreko urtekoa baino hobea".

"Aipagarria da ere", diote erakunde horretatik, langabeziaren "eragin handiena" kualifikazio txikieneko langile-taldearengan gertatu dela, eta kualifikazio-maila handienekoetan, aurrerago zehazten denez, okupazioa areagotu egin dela. Gainera, zonaldeen arabera, eragin hori nabarmentzen da Tutera, Tafalla eta Lodosan, bereziki, nekazaritza nahiz nekazaritzako elikagaiensektoreko okupazio-indize txikiagoari egotzi daitekeena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak azpimarratu du ere, "kontratazioa murriztu egin bada ere", kontratu mugagabeak igo egin direla (292) aurreko hilarekin alderatuz, nahiz eta kontratazio mugagabearen indizeak "maila txikietan" jarraitzen duen; egindako kontratazioa kopuru guztiaren % 5 zertxobait gainditzen du.

Arrazoi hori dela-eta, Nafarroako Enplegu Zerbitzurako "harreman horri alderantzikatzea" da lehentasuna eta, kontratazio mugagabearen igoerari eusteaz gain, "aldi baterako kontratazioaren aurrean postuak irabaz ditzala". Enpleguaren neurri aktiboak hobetzeko konpromisoak "ildo horretatik joango dira".

Halaber, aipagarria da, azken hilean emakumeen langabeziak gora egin arren, gizonezkoena baino gutxiago igo dela; urte arteko aldaketak dioenez, langabezia % 10,68 jaitsi da, gizonezkoena % 15,44 eta emakumezkoena % 6,53 izanik. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren arabera, datu horiek bilakaera "kezkagarria adierazten dute, genero-tartea krisiaren aurretik zeuden antzeko parametroetan handitu baita, eta egoera hori kontuan hartu behar da oso enplegurako politika aktiboetan".

Okupazio-taldearen arabera, langabezia jaitsi egin da teknikari eta profesionalen talde profesionaletan, zientifiko eta intelektualetan (-257 pertsona), teknikarietan; laguntza-profesionaletan (-89 pertsona), eta igo egin da kualifikazio txikieneko langileengan (754 pertsona), sukaldaritzako, zerbitzu pertsonal, babes zerbitzuetako langileengan eta saltzaileengan (204 pertsona).

Enplegu-agentzien arabera, langabezia jaitsi egin da Arrotxapea (-% 1,55), Zabalgunea (-% 0,92) eta Yamaguchiko (-% 0,85) agentzietan, eta igo Doneztebe (% 0,31), Altsasu (% 1,57), Lizarra (% 3,67), Tutera (% 7,05), Agoitz (% 7,08), Tafalla (% 8,15) eta Lodosakoetan (% 14,12).

Jarduera ekonomikoaren arabera, aipagarria da ondorengo jarduera ekonomikoetan izandako langabezia: Hezkuntzan (-151 pertsona), Eraikuntzan (-97 pertsona), aurreko enplegurik gabekoetan (-42 pertsona) eta kirol, aisialdi eta olgetarako jardueretan (-37 pertsona). Langabezia igo da nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta arrantzan (505 pertsona), elikaduraren industrian (179 pertsona), enpleguari lotutako jardueretan (120 pertsona), ostatu-zerbitzuetan (83 pertsona) eta administrazio publikoan (64 pertsona).

Sexuaren arabera, 23.467 emakume daude lanik gabe, % 0,51 igo da; gizonezkoetan, berriz, 18.529 daude lanik gabe, % 3,54 igo da, aurreko hilarekin alderatuz.

Adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherako 4.040 langabe daude (% 0,57 igo da), eta 25 urtetik gorako 37.956 (% 1,96 igo da), aurreko hilarekin alderatuz.

Prestakuntza-mailaren arabera, urrian langabezian izandako jaitsiera unibertsitateko ikasketak dituzten langabeen artean gertatu da (-294 pertsona). Aldiz, kualifikazio txikienekoen langabe-kopuruak nabarmen egin du gora (1.085 pertsona).

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 31.187 kontratu erregistratu ziren 2015eko urrian , hau da, aurreko hilean baino 5.411 kontratu gutxiago. 1.597 kontratu mugagabe izan dira, hots, kontratu guztien % 5,12, eta aurreko hilean baino 292 kontratu mugagabe gehiago.

Sexuaren arabera, 14.669 gizonek (irailean baino -2.468 gutxiago) eta 16.488 emakumek (irailean baino -2.943 gutxiago) sinatu zuten kontratu bat.

Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako ea honetan banatu da: 5.283, 25 urtetik beherakoen artean (iragan hilean baino -889 gutxiago); 18.434, 25 eta 44 urtekoen artean (irailean baino -3.302 gutxiago) eta 7.470, 45 urtetik gorakoen artean (hau da, -1.220 kontratazio gutxiago).

Jarduera-sektoreen arabera, 21.009 zerbitzu-sektorean (irailean baino -3.336 gutxiago); 8.707, industrian (irailean baino 1.217 gutxiago); 756, nekazaritzan (irailean baino 801 gutxiago); eta 715, eraikuntzan (abuztuan baino 57 gutxiago).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!