Patri Perales, Tokiko Ekonomia Iraunkorraren alorreko zinegotzi ordezkaria elkarrizketatu dugu saioaren sarreran. Kataluniako alderdi subiranisten deklarazioak Espainiako hedabideetan izan duen oihartzuna aztertu du Ainhoa Arano kazetariak. Hitz egitea eta komunikatzea ez dira gauza berbera. Socratesen dialektika eta egungo politikarien demagogia. Horri buruz mintzatu gara Maite Arraiza filosofoarekin.