Foruzaingoa lehenetsi behar dela oroitarazi du Exekutiboak

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 27a

EH Bilduk eta Geroa Baik "zabaldu" egin nahi dute foruzainen lan esparrua, beste polizia indar batzuena gutxituz.

Uxue Barkos presidenteak eta Maria Jose Beaumont Barne eta Justizia kontseilariak gogora ekarri dute aurreko legealdian onartu zuela jada Nafarroako Gobernuak Foruzaingoa "lehenestea, nahiz eta ez izan bakarra" udal poliziekin elkarlanean aritzerakoan. "Arrazoizko neurria" dela uste dute.

Espainiako Estatuaren Administrazioak helegitea iragarri du Poliziaren Legearen kontra, estatuaren eskumenak "zapaltzen" dituelakoan. Beaumonten arabera, hori ez da hala. "Ez dugu Polizia Legearen bosgarren artikuluan aldaketarik onartu behar", egin du aldarri.

Alderdi politikoen artean, ertz askotariko iritziak daude. Geroa Baik eta EH Bilduk Foruzaingoa zabaldu eta gainontzeko polizia indarrak gutxitzearen alde egin dute; Podemosek, aldiz, "koordinazio hobea" eskatu; UPNk "inor" sobran ez dagoela adierazi du; eta PPNk, ildo beretik, segurtasuna "gakoa" dela aipatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!