EHKO Euskal Herriko nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko kolektiboak azoka berezia antolatu du bihar goizerako Sarasate Pasealekuan. Horren berri eman digute Maialen Martiarena artzai sakandarrak eta David Garnatxo Landare kontsumitzaileen elkarteko arduradunak. Aitor Abaroa, zine kritikoak asteburuan estreinatuko diren filmeen aurrerapena egin digu. Osasunak Teneriferen kontra jokatuko du Kanariar Uharteetan. Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kazetari gazteek partiduaren aurreko kronika egin digute. Musikaren tartean, Toño Muroren eskutik rock musikaz gozatu dugu.