Jose Maria Jimeno Jurio historialariari hil ondorengo Nafarroako Urrezko Domina ematea erabaki du Foru Gobernuak. Roldan Jimeno semeari elkarrizketa eginen diogu. Horren aurretik, Iruñeko udaleko segurtasuneko eta bizikidetzako zinegotzi-ordezkari Aritz Romeorekin mintzatu gara luze eta zabal. Rivera vs Iglesias, bakoitzaren bertuteak eta ahuleziak aztertu ditu Ainhoa Arano kazetariak. Arratsaldeko Jota heretikoei buruzko hitzaldiaren aurrerapena egin digu Jose Mari Esparza tafallarrak. Zerrauts Ogia 60ko hamarkadan ure inguruan izan ziren grebak gogoratzen dituen dokumentala gaur ikusgai Barañainen. Nerea Perez Ibarrola historialariak xehetasunak.