Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Adolfo Araiz, Podemos-Ahal Dugu alderdiko Eduardo Santos eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza izan dira. Tertulia grafikoan, azken egunotako lau argazki hautatu dizkigu Ander Perez kazetariak. 1989ko 'Back to The Future II' filmean 2015eko urriaren 21era bidaiatzen dute protagonistek. Iragarpen batzuetan asmatu dute, eta besteetan ez. Uxua Domblas zinezalearekin mintzatu gara gaiaz. Eguneroko gertaera eta gauza txikien erresuman murgildu gara Xabier Santamariaren eskutik.