35 eragilek bat egin dute taldearen deialdiarekin eta S.O.S Ezkaba mugimendua sortu dute; Zaborra ez da bakarrik itzultzen leloa erabiliz, arazoaren larritasunaz ohartarazi nahi dituzte herritarrak.
Elkarretaratzearen ostean, zabor poltsak eskutan, bazterretan pilatutako zakarra jasoko dute. Gainera, seinaleak ipiniko dituzte, puntu zikinenak zeintzuk diren ikusarazi asmoz.
Proposamena jarri du, halaber, mahai gainean Kea Kirol Taldeak: zakarrontzi gehiago jartzea eta gauez ibilgailuei bidea moztea.